1943.eko irailaren 24a. Kofradiaren eraketaren ondoreneko meza-irteeran.

Guda zibilean, mirariz beraien bizitza salbatu zuten gatibu talde bati Mesedeetako Ama Birjinaren izenean Penitentziazko Kofradia bat sortzea otu zitzaien berrezartzen zirenerako Aste Santuko Prozesioetan parte hartzeko asmoz.

Eta horixe egin zuten eta Madres Mercedariasen ardurapeko Mesedeetako Komentuan ezarri zuten egoitza, 1970.urtera arte, izan ere, seroren egoitza-aldaketa dela eta, Kofradia, hain bilbotarra den Arenalean kokatuta dagoen Bariko San Nikolas parrokiara aldatu zen.

Mesedeetako Ama Birjinaren Kofradiaren jatorrian Francisco de Ibarra González lehen Abade burua aurki dezakegu eta honen ondorengoengan, Emilio de Ibarra y de la Revilla jauna, Monte Ricoko Markes Jaun Txit Agurgarria, José Antonio Olabarrieta Llaguno jauna (hildakoak dagoeneko) eta egungo Abade Nagusia, Juan Antonio de Arbaiza y Churruca.

Benito Marco Gardoqui jauna, Kofradiaren Anima-Zuzendaria, 1944. urteko Ostiral Santuko Prozesioan.

1943.eko irailaren 11an Gasteizeko Gotzainak kanonikoki onartu egin zuen.

1944. urtetik Bilboko Aste Santuko prozesioetan parte hartzen du, Ostegun Santuan, José María Garrós Reguartek egindako “La bofetada” bezela ezaguna den bere jabegoko “Jesus ante Anas” izeneko Pausuaz desfilatzen du, eta Ostiral Santuan 1757. urtean Juan Pascual de Menak egindako Pietateaz San Nikolas Elizaren jabegoa eta gurtzarako elizan bertan egon ohi dena.

Bilboko Aste Santuko prozesioetan musika barneratu zuen lehen Kofradia dugu honako hau. 1969 urtean, bere XXV urteurrena dela kausa, osoko biltzarrak estatutuetako lau artikulu aldatzen ditu. Ordura arte Kofradiaren partaide izateko ezinbesteko baldintza zen gatibu ohia edota gatibu ohien ahaide izan beharra bertan behera geratzea da aldaketarik garrantzitsuena. Urte honetan bertan, lehen aldiz, Prozesio-Pausuak Bilboko kai indartsuetan kontratatzen ziren zamaketari profesionalek eraman beharrean anaiek eraman zuten. Halaber, esan bezala, Kofradiaren historian ondorio luzea ekarri duen gertakari bat suertatzen da, Madres Mercedariasetako Komentua utzi eta San Nikolas parrokiara egoítza-aldaketa.

1983ko abuztuaren 26an Bilbok uholde larriak pairatu zituen eta oso kaltetuak suertatu ziren Mesetako Kofradiak erreka ondoko lokaletan gordetzen zituen tresneria eta pausuak. Galerak izugarriak izan ziren.

2010eko Ostegun Santuko Prozesioa

Oraina

Bilbok jasan zituen uholdeak Mesedeetako Ama Birjinaren Kofradiaren historian inflexio-puntu bilakatu ziren. Nozitu zituen galerak hain izan ziren garrantzitsuak hurrengo urteetan ia atera ezina erakarri zuten. Hala ere, fedez eta ekinaren ekine, aurrera jarraitzeko eta itxaropena berpizterazteko gai izan ziren anaiak eta indar berriekin 1984 urteko Prozesioetan parte hartu zuten.

Garai berriak ditugu eta urte horretan Zuzenbide Kanonikoko kode berriari egokitzeko asmoz, estatutuak aldatu egiten dira baina jatorrizko funtsa errespetatuz.
Estatutu berriak Justizia Ministeriora bialdu ziren Erlijio-Erakundeen Erregistroan lerrokatzeko; inskribapena 1984ko apirilaren 25ean lortu zen.

Larogeigarren hamarkadaren bigarren zatiko hastapenetan Bilboko Kofradien kemen eta ahaleginak elkartzeko premia sortzen da. Horrela, batzar eta elkarrizketa luze askoren ondoren, hasieratik Mesedeetako Ama Birkinaren Kofradia partaide den Bilboko Uriko Penitentzi-Kofradien anaidiaren eratze-agiria sinatu zen 1988ko abenduaren 30ean. Gotzaindegiak onetsi egin zuen 1989ko abenduaren 28an. Anaidia da Bilboko Aste Santuaren norabidea finkatzeko arduraduna.

Kofradiaren historian beste jazoera garrantzitsu bat 1993ko irailaren 24ean gertatu zen, 50 urtemugaren ospakizunekin batera. Anaidiaren bazkarian, bizirik zirauten Ahaide fundatzaileek, eguneratzeko asmoz eta emakumeei sarrera ahalbidetzeko, Estatutuen aldaketa proposatzen dute. Zuzendaritzako batzak berretsi egin zuen proposamen hau eta 1994ko Aste Santuan emakumeak gizonekin batera desfilatu zuten eskubide eta beharrizan berdinez.

2010eko Ostegun Santuko Prozesioa.

50. urteurrena ospatu asmoz oso egun garrantzitsutan, 1994ko Aste Santuaren kasuan, desfilatzen duen bandera berri bat aqindu zuen Kofradiak. 2002. urtean Kofradia Urduñako Santa Escuela de Cristoko Kofradiarekin senidetu egin zen. Senidetze honek oso eragin onuragarria izan du Kofradiarengan.

Etorkizuna

Mesedeetako Ama Birjinaren Kofradiak urrats sendoz doa etorkizunerantza, bere erroak, izera eta partaide izandako guztien irakatsiak inoiz ahantzi gabe.

Bere garaian ereindako uztak ekarriko duen emaitza jasoko da: Aste Santuak irudikatzen duenarenganako maitasuna.

† Bilboko Mesedeetako Ama Birjina Kofradia †