2010eko aste Santua.

Gobernu Batzordea Kofradiaren gobernu eta administraziorako organua da.. Abade Anaiak, Abadeorde anaiak edo Kontseilariak,, Arimako Zuzendariak, Idazkariak, Diruzainak eta Abade Anaiak adierazitako kideek (beti ere zazpi baino gutxiago) osatuko dute.

Gobernu batzordeko kideak Abade anaiak aukeratuko ditu, Arima Zuzendaria izan ezik, Elizbarrutiko Gotzaiak aukeratua baita. Abade anaia, berriz, Batzar Nagusiak aukeratuko du. Gobernu Batzordean parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

1)Abituzko anaia edo Profesoa izatea

2)ofradiaren abitoa bost urte lehenago hartua izatea; Abade anaiak, berriz, hamost urtetako aintzinatasuna izan beharko du Estatutuetako 18. artikuluak adierazten duenaren arabera. Arima Zuzendariak ez dauka abitorik hartu beharrik.

3)1)Lege zibilen arabera adin nagusia izatea.

Gobernu Batzordearen kargua norberarenganatzeko onespena edo jabetza hartu beharko da, Batzar Nagusiak Abade Anaia, Gotzaiak Arima Zuzendaria eta Abade Anaiak beste kideak izendatu ostean


2010eko aste Santua.

Kofradiako kidea izateko aukera izango du Eliza Katolikoaren baitan bataiatutako eta egotzia izan ez den edozein pertsonak, beti ere bere helburuekin bat badator eta honako estatututuak eta bere garapenerako onartzen diren erreglamenduak aintzakotzat hartzen baditu.

Kofradiako kideak honela sailkatzen dira:

Abituzko anaia edo Profesoa
Abitorik gabeko Anaia edo Nobizioa
Anaia babeslea edo Laguntzailea

Abituzko Anaia edo Profesoa izateko honako baldintzak bete beharko dira:

16 urte beteak izatea
Abiturik gabeko Anaia edo Nobizio bezala, gutxienez, 3 urte eramatea.
Kofradiako abitua ezarritako eran hartzea

Abiturik gabeko Anaiak edo Nobizioak, Kofradiaren helburuekin bat etorriaz, abitua hartu ez dutenak dira.

Anai babesleak edo Laguntzaileak Kofradiaren izpiritu eta helburuekin bat etorriz, bere sustapenean laguntzen dutenak dira.

† Bilboko Mesedeetako Ama Birjina Kofradia †